lunes, 26 de octubre de 2009

informazioaren gizartea bideoa



INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN IRUZKINA

Azken urteotan munduko ekonomia bilakaera prozesu batean sartuta dago, eta prozesu horretan funtsean nagusiki industriala den gizartetik balore berriak dituen beste gizarte berri batera –informazio gizartera– igarotzen ari gara.
Informazioaren gizartea: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio
Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen osagaia bihurtu da informazioa. Hori dela eta informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak) garapen ekonomikorako ezinbesteko osagai estrategiko bilakatu dira.
IKTen garapenak: informazioa era azkarrean, denbora murritzean, edozein tokitan izatea ahalbidetzen du. Hau da, informazioa lortzen, konpartitzen eta prozesatzen da baliabide tematikoen bitartez edonon, edonork eta edonoiz.
Informazioarekin zerikusia duten teknologia berri horien garapenaren inguruan sortzen ari den egitura berri horri guztiari sarri “informazio gizartea” deitu ohi zaio, oinarri nagusitzat, hain zuzen ere, informazioa balio ekonomiko eta sozial bilakatzea duelako.

Informazio hau edukita, argi dago honek abantaila ugari ekar ditzakeela. Bideoan aipatzen den bezala, teknologia berriak ikasteko bai entretenitzeko balio dute. Internet-ek modernizazioa ekarri du eta era egokian aprobetxatuz oso onuragarria eta aurrerapen handia da.
Irakaskuntzan, teknologia berriak aprobetxatu behar dira heziketa prozesua hobetzeko eta garatzeko, ikaskuntzarako onuragarriak ere badira. Beraz, irakasleak prestatuta egon behar gara horretarako, informazioaren gizarte honetarako. Eta honek eskaintzen dizkigun onurak aprobetxatu behar ditugu hezkuntza prozesuan lagungarri izan daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario