lunes, 19 de octubre de 2009

BIDEOARI BURUZKO IRUZKINA

Bideoan lehenengo eta behin komentatzen duena da testu digitalaren aurrerapena, zelan ordenagailuaren bidez testuak idatzi, aldatu, mugitu... ditzakegun. Uste dut hau aurrerapauso moduan ikusiko dugula danok, askoz erosoagoa baita.

Honetaz aparte, Web 2.0-az ere hitz egiten du. Web 2.0-ari esker informazio guztia konpartitu dezakegu, dana dago eskuragai. informazio hori eskuratu edota komentatu dezakegu. guk sortzen dugu informazio hori eta hortik aurrera edozeinen esku geratzen da. Hori izan da aldaketarik nabariena Web 1.0etik Web 2.0ra, parte hartze handiagoa dagoela azken honekin.

Guzti hau, era positiboan edo negatiboan ikusi dezakegu. Nahi dugun informazioa gure esku egotea gauza positiboa da, bai; lagungarri izan dezakegu mila gauzetarako. Baina era berean, guk sartzen dugun informazio guztia (datu pertsonalak, argazkiak, helbideak...) edonoren esku ere egongo dira eta arazo asko egon daitezke horrekin. Jadanik, honengatik jendeak izan dituen hamaika arazo ikusi ditut, baina badirudi jendeak ez duela ikasten.

Beraz, konklusioz, positibotzat hartzen dut Web 2.0-ak dituen onura guzti horiek, baina baita esan behar dut gure ekintzekin konsekuenteak izan behar garela eta kontuz ibili behar garela jartzen ditugun gauzekin eta irakurtzen ditugun gauzekin ere, asko gezurra izan daitezke eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario