lunes, 9 de noviembre de 2009

aproba testu birsartua


Hausnarketa egiteko momentua da, bloga egin dugu, oinarrizko elementuak erabiltzen ikasi dugu, eta orain hezkuntzan aplikazioak ikusi eta horretaz pentsatuko dugu eta eztabaidatuko dugu.
Bloga irakaskuntzan? Eta Haur Hezkuntzan? Zer egiteko? Zein helbururekin?
Idazki bat egin behar da blogean gai honetaz.
Ondoren datozen helbide hauetan blog batzuk ikus ditzakezu, erabilera desberdinak agertzen dira, begiratu lagungarriak izango dira idazkia egiteko.prometeusen iruzkina eta informazioaren gizartearen bideoen iruzkinak ere egin.





PROMETEUS BIDEOA





PROMETEUS BIDEOAREN IRUZKINA

Bideo honek, internetek gizartean duen eta izango duen eraginaz hitz egiten du. Internet beste mundu birtual bat balitz bezala ikus dezakegu, orain arte erabili izan ditugun komunikabideak (telebista, egunkariak, irratia...) desagertu egingo dira urteen poderioz eta internetek beteko du horien lekua.
Bideoan, interneten bilakaera azaltzen du eta urte hauetan gehituko diren aurrerapenak zehazten ditu. Ikusten dugunez, internet merkatu bat ere bada; horretan, mundu erreala eta mundo birtuala ez dute horrenbesteko ezberdintasunik... Geroz eta gehiago lortu nahi da eta ez dakit horrek nora eramango gaituen...

Onartu behar da, internetek aurrerakuntza izugarriak dakartzala; honi esker, nahi dugun informazio guztia gure esku gelditzen da, edozein tokitako jendearekin komunikatu gaitezke... Gainera, onura hauek aisialdirako ere badira: pelikulak dohainik ikustea, online jolasak... Hamaika gauza aurki ditzakegu interneti esker.

Baina egia da mundu guzti honek ikaratu ere egin dezakeela, izan ere, ez dakigu nor dagoen informazio guzti honen atzean, informazio guztia nondik datorren edota nork ikusten dituen gure gauzak. Horrexegatik kontuz ibili behar gara eta internet erabiltzeko orduan ere burua erabili behar dugu.

Ondorioz, ataratzen dudan konklusiorik nabariena, internet aurrerakuntzatzat hartzen dudan arren, egunero erabiltzen dut eta egia esan ez nuke alderatuko orain ez nukeelako bizitza internet barik imaginatzen; uste dut oso azkar doala dena eta horrela jarraituz gero ez dakit mundua nora helduko den. Ez dut uste ona izango denik gure esku hainbeste gauza edukitzeak...

lunes, 2 de noviembre de 2009

TIM O'REILLY

Tim O'Reilly, 1954. urtean Cork-en (Irlandan) jaio zen. O´Reilly Media editorialaren aitzindari eta burua da. Software askearen bultzatzailea, Web 2.0 kontzeptuaren autorea eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du. O´Reilly hasieran literaturan eduki zuen jakin mina,1975. urtean Harvad unibertsitatean Klasikoan lizentziatuta, arin hasi zen informatikan eta informatikako liburuetan interesatzen. Hainbat libururen egile da, guzti hauek bere argitaletxeak argitaratuak.

Tim O’reilly informatikako “guru” irlandarrak asmatutako WEB 2.0 kontzeptua zabaltzen ari da azken aldian. Urrian BERRIAn argitaratutako elkarrizketan Web 2.0ri buruzko bere iritzia garbi uzten zuen “inportanteena da Internet bilakatuko dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala eta ez soilik norbanakoaren ordenagailuaren osagarria.” Hau da, sarea sarean dabiltzanek hobetu eta garatuko omen dute, edo hobe esanda hobetzen eta garatzen dute. O’Reillyren ustez “internet komunikazio sarea da, eta, ondorioz, konektatuta gauden guztion isla.”