miércoles, 13 de enero de 2010

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Bideo hauetan bideo1 eta bideo2 alfabetizazio digitalari buruz hitz egiten da, teknologia berriak hezkuntzan izan ditzaketen onurei buruz hitz egiten dute.

Lehehengo bideoan ikusten dena da, zelan umeek gauza ikustezinak (benetako bihotz bat, Marte edo Lurraren lurrazala...) ikus ditzaketela teknologia berriei esker; honekin teknologia berriak hezkuntzan duten garrantzia erakutsi nahi dute. Izan ere, gauzak ulergarriago izatera laguntzen dute.

Bigarren bideoa, elkarrizketa bat da. Nabarmentzen dena da idazkera eta irakurketa digitalak duen garrantzia, beti ere modu kritiko batean.
Teknologia berriak erabiltzea, ez dela soilik tresneria digitalak erabiltzen ikastea, alfabetizaziorako tresna ere direla. Jakin behar dugula zer nahi dugun, zer behar dugun, hori zelan bilatu behar dugun... Hau da, informazioa modu kritiko batean aukeratzen ikasi behar dugula. Baina informazioa aukeratzeaz aparte, parte hartzera ere bultzatzen gaitu, informazio berria sortuz edo dagoena osotuz. Horrela sare aberats bat sortzea lortuko dugu denon artean.

REMOVE BIDEOA

BLOGAK HEZKUNTZAN??

Klasean Haur Hezkuntzan oinarrituta dauden hainbat blog ikusten egon gara. Oso interesgarria iruditu zait, gauza askotarako balio ahal duela ikusi dudalako. Hauek dira Blog-ak ekar ditzaketen onuren adibide batzuk:
- irakasle eta gurasoen arteko komunikazioa erraztu
- klasean egiten dutenaren berri eman gurasoek ikus dezaten
- jolasak, fitxak, ariketak, kantak... edonoren eskura jarri
- errefortsu ariketak eskeini behar dutenentzako
- argazkiak igo: umeena, eurek egindako eskulanena...
- irteerei buruz, eraman behar dutenari buruz... informazioa emateko
- ...

Ikusten denez, zerrenda hau amaitezina izan daiteke, gauza asko egiteko balio duelako blog-a.
Gainera, haurrak teknologia berrietara hurbiltzeko modu dibertigarri bat ere izan daiteke: bertako fitxak eginez, jolasak eginez...

Beraz, hezkuntzan blogak izatea oso erabilgarria eta onuragarria dela uste dut.