lunes, 2 de noviembre de 2009

TIM O'REILLY

Tim O'Reilly, 1954. urtean Cork-en (Irlandan) jaio zen. O´Reilly Media editorialaren aitzindari eta burua da. Software askearen bultzatzailea, Web 2.0 kontzeptuaren autorea eta Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du. O´Reilly hasieran literaturan eduki zuen jakin mina,1975. urtean Harvad unibertsitatean Klasikoan lizentziatuta, arin hasi zen informatikan eta informatikako liburuetan interesatzen. Hainbat libururen egile da, guzti hauek bere argitaletxeak argitaratuak.

Tim O’reilly informatikako “guru” irlandarrak asmatutako WEB 2.0 kontzeptua zabaltzen ari da azken aldian. Urrian BERRIAn argitaratutako elkarrizketan Web 2.0ri buruzko bere iritzia garbi uzten zuen “inportanteena da Internet bilakatuko dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala eta ez soilik norbanakoaren ordenagailuaren osagarria.” Hau da, sarea sarean dabiltzanek hobetu eta garatuko omen dute, edo hobe esanda hobetzen eta garatzen dute. O’Reillyren ustez “internet komunikazio sarea da, eta, ondorioz, konektatuta gauden guztion isla.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario