miércoles, 13 de enero de 2010

BLOGAK HEZKUNTZAN??

Klasean Haur Hezkuntzan oinarrituta dauden hainbat blog ikusten egon gara. Oso interesgarria iruditu zait, gauza askotarako balio ahal duela ikusi dudalako. Hauek dira Blog-ak ekar ditzaketen onuren adibide batzuk:
- irakasle eta gurasoen arteko komunikazioa erraztu
- klasean egiten dutenaren berri eman gurasoek ikus dezaten
- jolasak, fitxak, ariketak, kantak... edonoren eskura jarri
- errefortsu ariketak eskeini behar dutenentzako
- argazkiak igo: umeena, eurek egindako eskulanena...
- irteerei buruz, eraman behar dutenari buruz... informazioa emateko
- ...

Ikusten denez, zerrenda hau amaitezina izan daiteke, gauza asko egiteko balio duelako blog-a.
Gainera, haurrak teknologia berrietara hurbiltzeko modu dibertigarri bat ere izan daiteke: bertako fitxak eginez, jolasak eginez...

Beraz, hezkuntzan blogak izatea oso erabilgarria eta onuragarria dela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario